Nasuvinsak Cordovillako orubean zerbitzu eta ekipamenduetarako eremuaren eredua aukeratu du, erabilera finkatuak eta enplegu sortzailea errespetatzen dituena

Ten Brinke Desarrollos, S.L.ren eskaintza hautatu du, partzela 10 milioiren truke saltzeko, gehi urbanizazio kostuak. Enpresa honek elikadura-, kirol-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreei lotutako jarduerak egiten ditu

2020ko urtarrilaren 30a

 

Nasuvinsako Administrazio Kontseiluak, gaur goizean Iruñeko bulego nagusian eginiko bileran, Ten Brinke Desarrollos, S.L.ren eskaintza hautatu du, Cordovillako 1. poligonoko (lehengo Super Ser) orubea saltzeko. Sozietate publiko honetako zerbitzu teknikoek, oro har, baloraziorik onena lortu dute, eskaintzak aurkezteko epean (abenduaren 20an amaitu zen) jasotako beste bi eskaintzen gainetik.

("Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.")