Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inguru jarri ditu Castejonen tokiko hainbat azpiegitura-obra egiteko
2020ko urtarrilaren 27a
Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inguru jarri ditu Castejonen tokiko hainbat azpiegitura-obra egiteko
Ciriza kontseilaria eta herriko alkatea, David Álvarez, egindako lanak ikusten izan dira; besteak beste, kaleen berritzea, argiteria berria, eraikin publikoetarako sarrera eta Castejongo DBHIren urbanizazioa.
Ciriza kontseilaria; Toki Administrazioko eta Despopulazioko
zuzendari nagusia, Jesús Mª Rodríguez; Garraioko zuzendari nagusia,
Berta Miranda; Castejongo alkatea, David Álvarez; eta Udaleko hainbat
ordezkari herrian berritutako kaleak bisitatzen.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak 897.000 euro jarri ditu Castejonen tokiko hainbat azpiegitura-obra egiteko, 2017-2019 Tokiko Inbertsio Planaren (TIP) eta Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsio Planaren (FJIP) bitartez. Zehazki, hainbat kale, bertako sareak eta herriko argiteria publikoaren zati bat berritu dira, eraikin publikoetarako irisgarritasuna hobetu da, Udaletxean ere igogailu bat jarri da, banda zabalaren kanalizazioa egin da, eta Castejongo DBHIrako sarrera urbanizatu da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).