2020ko urtarrilaren 24a

Ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Egitasmoa, zeinak helburu duen elikadura osasungarria eta tokiko produktuak sustatzea, martxoa eta ekainean ospatuko da

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak epea zabaldu du 2019-2020 ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Egitasmoa datorren martxoa eta ekainean ospatuko da eskola eguneko 12 asteetan. 

Horrela geratu da jasota Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gaur, urtarrilaren 23an, argitaratutako Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpenean.

Ekimenean, Osasun (Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutua) eta Hezkuntza Sailek ere parte hartu dute. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaitzen da.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko 14.500 ikasle

Europar Batasunak 239.607 euro esleituko ditu, 12 astetan, Hezkuntza Departamentuak hautatutako 155 ikastetxetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3 eta 6 urte bitartekoak) 14.500 ikasleri frutak eta barazkiak banatzeko. Nafarroan haurren batez besteko obesitate-tasa gainditzen duten ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen artean (6 eta 9 urte bitartekoak) ere banatuko dira. Gradu anitzeko landa-eskoletan eta hezkuntza bereziko zentroetan adin-tarteak desberdinak izan daitezke.

Produktuak astean behin banatuko dira. Modu horretan, ikasleek gehienez 35 anoa fruta eta barazki jango dituzte, martxotik ekainera arteko 12 irakas-asteetan.

Hornitzaileek baldintza hauek bete behar dituzte: fruta eta barazki ekologikoak erabiltzea anoen % 20an behintzat; astero, hiru anoa fruta eta barazki, eta horietatik bi behintzat, osorik, banatzea, eta ekimenak irauten duen denboran bi anoa udare baino gehiago ez banatzea. Anoa bakoitzak 150 gramo inguru pisatuko ditu eta ikasle alergikoak aintzat hartuko dira.

Gainera, plastikozko hondakinak murrizte aldera, ez dira mokadu-formatuan datozenak onartuko. Plastikozko ontziak dituzten 4. mailako produktuen kasuan, berriz, anoa bakarra banatu ahal izango da.

Ekimenaren helburuak

Nafarroan aspaldi hasi ziren ekimena sustatzen, haurtzarotik elikadura-ohitura osasungarriak sustatu eta gaixotasunak, horien artean haurren obesitatea, prebenitzeko.

Aldi berean, Nafarroako produktuen aniztasuna eta kalitatea ezagutarazi nahi dira (frutak eta barazkiak) haurren artean elikadura osasungarria, Nafarroako Foru Erkidegoaren nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueran oinarritzen dena, sustatzeko.