2020ko urtarrilaren 22a

“Iruñerriko Abiadura Handiko Partzuergoko” zuzendaritza kontseiluko ordezkariak izendatu ditu Nafarroako Gobernuak

Ciriza kontseilaria buru izanik, Aierdi kontseilaria eta bi zuzendari nagusi gehituko dira

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bidez izendatu ditu “Iruñerriko Abiadura Handiko Partzuergoko” zuzendaritza kontseiluko ordezkariak; lehendakaria, Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilaria izango da, estatutuak jasotzen duten moduan.

Zehazki, Gobernuak izendatutako hiru ordezkariak hauek dira: Jose María Aierdi, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria; Pedro Andrés López, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia; eta Berta Miranda, Garraioko zuzendari nagusia.