Descárgate la app
Ana Ollok, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkarteari AMUDISNA harrera egin dio
2020ko urtarrilaren 16a
Ana Ollok, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkarteari AMUDISNA harrera egin dio
Elkartea erakunde ezberdinen aurrean bere lan lerroak aurkezten ari da
Eskerriz eskuinera: María Victoria Remón, Isabel Pérez eta Ana Ollo.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ana Ollo Hualde, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, berriki sortu den Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkartearekin, AMUDISNArekin, bildu da gaur goizean. Topaketan elkarteko lehendakaria, María Victoria Remón, eta Isabel Pérez, elkarteko lehendakariordea izan dira.
Sortu berria den AMUDISNA egun Nafarroako erakundeen aurrean bere lan lerroak aurkezten ari da.
Ollo kontseilariarekin izaniko bileran, “Besarkadaren telefonoa” lehen ekimenetariko baten azalpenak eman dituzte; desgaitasuna duten pertsonei telefono bidezko arreta emateko elkarteko kideek eskaintzen duten zerbitzua da.