2020ko urtarrilaren 15a

Nafarroako Gobernuak irekita izango du "Gobernu Zentralarekin hitz egiteko bidea, betiere gure autogobernua defendatzeko"

Horrela adierazi du Estatuak Foru Berriarekin iragarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren inguruan
Valoración del recurso de inconstitucionalidad anunciado por el Estado con el Fuero Nuevo Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, en su sesión de hoy, ha sido informado del acuerdo del Consejo de Ministros del día de ayer para la interposición de un recurso de inconstitucionalidad contra 8 de los 596 preceptos de la Ley Foral 21/2019, de 4 de abril, de modificación y actualización de la Compilación del Derecho Civil Foral de Navarra o Fuero Nuevo, al considerar que ciertos aspectos de la ley navarra invaden competencias que la Constitución define como exclusivas del Estado en el art.149.1.8.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, atzo Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiaren berri izan du; hain zuzen ere, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jarriko dute Nafarroako Foruko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatzearen eta eguneratzearen inguruko 21/2019 Foru Legeko (apirilaren 4koa) 596 manutatik 8ren kontra, Nafarroako Legeko zenbait alderdik Konstituzioak 149.1.8 artikuluan Estatukoak bezala definitzen dituen eskumenak hartzen dituela uste izateagatik.

Zehazki, Gobernu Zentralaren ustez, Estatuaren eskumena urratzen da erregistroen eta instrumentu publikoen antolamenduaren inguruan, 72, 471, 483 eta 544 Legeetan, eta Legeen gatazkak ebazteko arauei buruzko estatu-eskumena ere urratzen da Nafarroako arauko 11. eta 12. Legeetan. Era berean, Foru Arauko 511 eta 495 Legeek eragina dute kontratu-betebeharrei buruzko oinarrien inguruko eskumenean, eta hori estatuaren eskumena da oso-osorik, EK-ko 149.1 artikuluko 8. puntuaren arabera.

Errekurtsoa KALOKO 33.2 artikuluan aurreikusitako negoziazio-prozesua erabateko akordiorik gabe amaitu ondoren ezarri da. Izan ere, Estatua eta Nafarroako Gobernua hori lantzen aritu dira jarrerak gerturatzearren Legearen alderdien inguruan, horren konstituzionaltasuna zalantzan jartzen baita. Hasieran zalantzan jarritako 18 arautatik, Gobernu Zentralak onartu zuen Nafarroako Gobernuak horietako 10etan zuen jarrera, baina aipatu 8tan desadostasuna izaten jarraitu du.

Zehazki, hasiera batean zalantzan jarritako arauak eta azkenean Nafarroako Gobernuaren jarrera onartu diotenak hauek izan dira: 48. legea (emantzipazioa), 54. legea (filiazioaren onarpena izatez), 84. legea (ezkontza-kapitulazioen forma), 191. legea (testamentu olografoa), 192. legea (testamentua euskaraz) eta 574. legea (salmenta enkante publikoan), 533. legea (interesak) eta 117tik 119rako legeak (elkarlaguntzako komunitateei buruzkoak).

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak adierazi du bidea irekita mantenduko duela Gobernu Zentralarekin hitz egiteko, baina Nafarroako Zuzenbide Zibila gure zuzenbide historikoaren zati dela esan du, eta Nafarroak mantendu eta gauzatu duela, horregatik beste Autonomia Erkidegoetatik bereiziaz.

Legegintzaldiaren hasieratik, Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Gobernuak hainbat akordio lortu dituzte Lankidetza Batzordean:

- irailak 9: abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legeari buruzko akordioa, Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorren ingurukoa. Desadostasuna Foruzaingoaren ordainsariaren osagarri baten ingurukoa izan zen.

- urriak 2: otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeari buruzko akordioa, Nafarroako Toki Administrazioa Berritzearena.

- urriak 10: otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeari buruzko akordioa, Nafarroako Foru Komunitatean guraso bakarreko familiak egiaztatzearen ingurukoa.

- abenduak 17: martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeari buruzko akordioa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoarena.