Descárgate la app
Gripea 3.471 kasutara iritsi da dagoeneko, iaz bezalako joerarekin
2020ko urtarrilaren 13a
Gripea 3.471 kasutara iritsi da dagoeneko, iaz bezalako joerarekin
Nafarroako biztanleek osasun baliabideen erabilera arduratsuak eta arreta zerbiztuaren indartzeko neurriek, bai lehen mailan bai ospitaleetan, osasun sistemak Gabonak amaitu eta gero eman den gripe kasuen hazkunde nabarmena bere gain har dezala ahal egin dute. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren behin-behineko azken datuen arabera, 285,5 kasu izan dira 100.000 mila biztanleko, hau da, aurreko astekoa bikoiztu den tasa (110 kasu), baina iazko data hauetan izandako kasuen zenbakia antzekoa da.
Epidemiak goraka egin dezakeela ikusita -2019an, laugarren astean iritsi zen puntu gorenera: 476 kasu/100.000 biztanleko eta 9.036 kaltetu –, Osasun Departamentuak gogoratu du Osasunbidearen asistentziazko baliabideak behar bezala eta arduraz erabili behar direla. Horrez gain, neguko ohiko taldearekin indartu egin du zerbitzua, eta hainbat nobedade sartu ditu, horien artean gripea detektatzeko zirkuitu berezitua, San Martin eta Buztintxuri zentroetako ospitalez kanpoko larrialdietan. Egoera hauetan erizainen betekizuna ere ezinbestekoa da, eta, horregatik, Osasun Departamentuak gogoratu du erizaintzako kontsultetarako telefonoan (948290290) jarraibideak eta gomendioak ematen dituztela osasun-zentrora edo larrialdietara behar-beharrezkoa denean soilik joan behar izateko. Bestalde, txertoa jartzeko aukera dago, eta momentuz oso eraginkorra izaten ari da.
Datuak eta gomendioak
Gripearen epidemiaren eta osasun-zentroetako eta larrialdietako arreten gaineko datuei eta ospitaleetan okupatutako ohe-kopuruari erreparatzen badiegu, ohartuko gara osasun-sistema erantzun arrazoizkoa ematen ari zaiola gripearen gorakadari. Gehienetan, ez dira kasu larriak izaten, baina gaixo kronikoak edo zaurgarriak ohiko gripe-motarekin (A gripea) kutsatzen badira, ospitalizazioak areago daitezke. Osasun Publikoko Institutuak bihar egingo du asteko balantzea. Urtarrilaren 12an, hauek dira gripearen behin-behineko datuak, Nafarroan: 285,5 gripe-kasu / 100.000 biztanleko, 3.471 kasu guztira eta 92 ospitalizazio urtarrilaren 6aren eta 9aren artean. Pasadan astetik gripe-kasuak hirukoiztu egin dira kasik (684 kasu), baina iaz denbora-tarte berdinean zeuden datuen oso antzekoak dira (254,9ko tasa, 1.623 kasu eta 85 ospitalizazio).
Edonola ere, epidemiari buruzko datuak puntu gorenetik oso urrun daudenez, Osasun Sailak errepikatu du baliabideak behar bezala erabiltzea eta autozainketak bultzatzea oso garrantzitsua dela. Normalean, etxean atseden hartu eta tratamendu sintomatikoa jarraitzea gomendatzen da, autozainketekin, eta soilik adinekoak (egoera zaurgarrian daudenak), gaixo kronikoak (patologia kardiobaskularrak, diabetesa, arnasketa-gaixotasunak…) eta beste kausa batzuengatik defentsak jaisten direnean joatea kontsulta medikora. Tratamenduan egon arren sukarra jaisten ez bada edo geldi egonda arnasa hartzeko zailtasunak badaude ere osasun-zentrora jo behar da. Osasun Departamentuak gaixotasuna eta tratamenduari buruz informazioa ematen die biztanleei, eta autozainketako neurriei, osasun-zentrora noiz jo behar den eta gripe-kasuei erantzuteko diseinatu den osasun-neurriari buruz ere xehetasunak ematen dizkie.
Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoaren Institutuak gaixotasuna prebenitzeko hainbat gomendio ematen ditu webean. Adibidez: eskuak maiz garbitzea ur eta xaboiarekin; ahoa estalita eztul egin edo erabili eta botatzeko musuzapiarekin, ukondoaren barrualdearekin edo eskuaren atzealdearekin doministiku egitea, eta toki jendetsuak ekiditea, ez kutsatzeko. Gaixotasunaren beste alderdi batzuei buruz ere informazioa ematen da (síntomas, tratamiento, etab.). Gogoratu behar da gaixotasuna birus batek eragiten duela eta sintomak arintzen dituzten medikamentuekin tratatzen dela soilik. Antibiotikoak ez dira gomendagarriak.
Osasun-zentroetako ohiko ordutegiz kanpo, beharrezko kasuetan osasun-aholkurako zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke, 948290290 telefono-zenbakira dei egin edo consejosalud@navarra.es helbidera idatziz. Erizainek ematen dute arreta (astelehenetik ostiralera, 14:30etatik 21:30etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 21:00etara). Gaixo kronikoentzat bereziki diseinatutako zerbitzu bat da.
Kasu gehienetan, sintomak arintzea eta kutsatzen ez saiatzea da egin daitekeen gauza bakarra. Gaixo gehienek ez dute osasun-zentrora jo beharrik. Gripea, normalean, gaixotasun arina izaten da, etxean zaintzeko modukoa. Gripea 2-4 egunera sendatzen da normalean, baina litekeena da eztularekin astebetez jarraitu eta hurrengo asteetan nekatuta sentitzea.
Jasotako azken datuen arabera, lehen mailako arretako zentroetan eta ospitale-zentro eta dagozkien larrialdi zerbitzuetan eta San Martin eta Buztintxuri ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetan asko igo dira kontsultak, arretak eta ospitalizazioak, garai honetan ohikoak diren parametroen barruan erantzuten ari badira ere. Gainera, osasun-arretako maila guztiak indartu egin dira, baliabide pertsonal, material (Nafarroako Ospitale Gunean ohe gehigarriak) eta publikoarentzako arreta-ordutegiei dagokionez.