Descárgate la app
Nafarroako udalerriak eta kontzejuak finantzatzeko lege proiektua onartu du Nafarroako Gobernuak
2020ko urtarrilaren 10a
Nafarroako udalerriak eta kontzejuak finantzatzeko lege proiektua onartu du Nafarroako Gobernuak
El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, el proyecto de Ley Foral de reparto del Fondo de Participación de las Haciendas Locales en los Tributos de Navarra para 2020, con una cuantía de 236,3 millones de euros, siete millones más (un 3,08%) que el pasado año.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko 2020rako duten funtsa banatzeko foru legearen proiektua onartu du. Zenbatekoa 236,3 milioi eurokoa da, iaz baino zazpi milioi gehiago (% 3,08).
Funtsa Nafarroako 272 udalerriren eta 346 kontzejuren artean banatuko da, haien funtzionamendua eta zerbitzuak finantzatzeko aukera izan dezaten.
Toki Araubideko Foru Batzordeak jada eman zion oniritzia testuari, eta, orain, Gobernutik igaro ondoren, Nafarroako Parlamentura igorriko da, han eztabaidatu, eta, hala behar izanez gero, onartu dezaten.
Gogoratu behar da Nafarroako Toki Ogasunen inguruko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 123. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioaren Berrikuntzarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bidez emandako erredakzioan, Nafarroako udalerriek, kontzejuek eta eskualdeek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributu bidezko diru-sarreretan parte hartuko dutela esaten dela, urtean sarrera guztien portzentaje finkoa izanik. Portzentaje hori kalkulatzeko, lehendabizi Nafarroako Foru Komunitateak Estatuari egiten dion ekarpen ekonomikoa deskontatzen da, eta, ondoren, Nafarroako toki-erakundeen eta une bakoitzean indarrean den Foru Komunitateko Administrazioaren arteko eskumen-banaketa kontuan hartzen da, Nafarroako Toki Administrazioaren Berrikuntzarako Foru Legeko Zortzigarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera.
Lege-proiektuan 18/2017 Foru Legean finkaturiko banaketa-irizpideak mantentzen dira. Hala ere, Lurralde Kohesiorako Departamentua buru izango duen lan-taldea sortuko da, aurten toki erakundeentzako finantzaketa-sistema berria egitearren.
236 milioi euro udalerri eta kontzejuentzat
Proiektuan aurreikusitako 236,3 milioi eurotik, 197,6 milioi Udalentzat izango dira, ohiko gastuak ordaindu ditzaten. Horrez gain, Nafarroako Udalek jasaten duten Montepioren defizita arintzeko ekarpenari eutsiko zaio, 6,4 milioi eurokoa; hots, %4,92 gehiago.
Banatzeko proposaturiko formularen arabera, berme-sistemaren bitartez udalerri eta kontzeju guztiek gutxienez 2019ko kopuru bera jasoko dute gehi beste bi puntu portzentual. Formulak kopuru teoriko handiagoa esleitzen dietenei, finkatzea ezinezkoa denez, zati proportzionala emango zaie harik eta aurrekontu-muga bete arte.
Iruñeko Udalari "Hiriburutza Gutunaren" izenean dagokion zuzkidura (26 milioi euro) eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren esleipena (434.000 euro) 2019an emandako zenbatekoaren berdina da, baita ere beste bi puntu portzentual gehituta.
Berrikuntza nagusi gisa, hautetsiei ordaintzea erabakitako Udalei egiten zitzaien ordainketaren konpentsazio-izaera finalista desagertuko da, eta Nafarroako Udal guztiek, bakoitzaren hautetsi-kopuruaren arabera, urteko ekarpen finkoa jasoko dute, ordainsariak jasotzea justifikatu beharrik izan gabe. Kopuru hori ere bi puntu portzentual gehitu da, 2019an zehar jasotakoarekin alderatuta. Zuzkidura hori 6,1 milioi eurokoa da.