2020ko urtarrilaren 10a

2030 Nafarroa Aliantza sustatzeko gizarte osoari dei eginez irekiko du urtea Foru Gobernuak

Adierazpen instituzionala urtarrilaren 20an izango da Civicanen, Eskubide Sozialetako Departamentuak antolatutako lan jardunaldi estrategiko baten barruan, aldez aurretik izena emanda
Urtarrilaren 20ko jardunaldia iragartzen duen kartela.
Urtarrilaren 20ko jardunaldia iragartzen duen kartela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Gobernuak hasiera emanen dio  urteari, lurralde osoari dei eginez, Nafarroako Aliantza 2030: konpromiso politiko, enpresarial eta soziala sustatzeko, hamarkada berriko erronkei elkarrekin heltzeko eta Komunitatearen  etorkizuna definitzeko, berrikuntzaren bidez, Garapen Iraunkorreko Helburuen esparruan. Adierazpen instituzionala urtarrilaren 20an izango da, "Nafarroa 2030erako GIHen aldeko aliantza. Aldaketarako berrikuntza. Zer berrikuntza mota behar dugu Nafarroaren etorkizunerako? ", Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak antolatuta. Jardunaldia doan da, baina joan nahi dutenek honako esteka honen bidez eman beharko dute izena aldez aurretik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gatelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)