2020ko urtarrilaren 2a

Foru Gobernuko kideen ondare-adierazpenak Gobernu Irekiaren atarian daude gaurtik aurrera

Laster, goi-kargudunen datuak gehituko dira

Nafarroako Gobernuak, Gobernu Irekiaren atariaren bidez, gaurtik aurrera argitaratzen ditu Nafarroako lehendakari María Chiviteren eta Foru Gobernuko kontseilarien ondare-adierazpenak. Laster, goi-kargudunenak gehituko zaizkie.

Horrela, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea betetzen da. Horrek ezartzen du kargu berriek beren ordainsarien, jardueren eta ondasunen datuak aurkeztu beharko dituztela Jardueren Erregistroan eta Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroan, izendatu eta bi hilabeteko epean. Foru Gobernuak baldintza hori epearen barruan bete du.

Foru araudiak bi hilabeteko epea ezartzen du goi-kargudunek datu horiek emateko, eta argitaratzeko betebeharra ere ezartzen du, baina ez du epe zehatzik ezartzen argitalpen hori egiteko. Informazioa gaur argitaratu da, Erregistroko langileek adierazpen guztiak aztertu eta horietan jasotako datuak egiaztatu ondoren, eta, azkenik, baliozkotu eta argitaratu dira.

Arauak ezartzen du, halaber, kargua utzi ondoren argitaratuko direla goi-kargudunen datuak, eta, urtero, ekainean, legegintzaldian zehar. Ildo horretan, aurreko gobernuko goi-kargudunen 2018. urteari buruz egindako adierazpenak ere erakusten ditu webguneak. Datozen egunetan, datuak kargu-uztearen unean eguneratuko dira.