Descárgate la app
Nafarroako Gazteekin Jardueren Eskolak 22 ikastaro eskaini ditu 2019an, eta 324 gaztek parte hartu dute
2019ko abenduaren 30a
Nafarroako Gazteekin Jardueren Eskolak 22 ikastaro eskaini ditu 2019an, eta 324 gaztek parte hartu dute
Ikastaroak doan izan dira, eta emozioen kudeaketa, herritartasun aktiboa edo sare sozialetako komunikazioa bezalako gaiak jorratu dituzte
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren erakunde Gazteen Jardueren Nafarroako Eskolak (ENAJ) 22 ikastaro eskaini ditu 2019an, eta 324 gaztek parte hartu dute horietan. Ikastaro horien arlo nagusiak hezkuntza, komunikazioa eta parte-hartzea izan dira, eta horietako batzuek gai hauek jorratu dituzte, besteak beste: emozioen kudeaketa, herritartasun aktiboa, lehen sorospenak, gizarte-sareetako komunikazioa edo emakumeen autodefentsa. Halaber, ikastaroak Iruñean, Berriozarren, Zizur Nagusian, Lizarran, Altsasun, Tuteran, Tafallan, Azkoienen eta Faltzesen eman dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)