Descárgate la app
Chivite Lehendakariak bidezko hazkundearen nahiz aurrerapen sozialen aldeko apustua egiten du
2019ko abenduaren 30a
Chivite Lehendakariak bidezko hazkundearen nahiz aurrerapen sozialen aldeko apustua egiten du
Nafarroako Lehendakari María Chivitek urte-amaierako mezuan ziurtatu du Foru Komunitatearen erronka “garapen ekonomikoa eta garapen soziala bateratzea” lortzea dela eta, ildo horretan, adierazi du, adierazleak onak izan arren, konpondu beharreko desberdintasunak badirela oraindik, eta, era horretan, “bidezko hazkundearen baitako politika publikoak” proposatu ditu.

Lehendakariak errespetua eta elkarbizitza eskatu ditu Nafarroa ezberdin eta anitzean. “Elkarbizitzarik gabe ez dago oparotasunik”, esan du.
María Chivitek, hasteko, eskerrak eman dizkie Nafarroako herritarrei Foru Exekutiboaren buru izateko emandako “aukera eta ohoreagatik”. Jarduera-ardatz nagusiak honako hauek izango dira: “oparotasuna, berrikuntzaren eta ezagutzaren bitartez; iraunkortasuna 2030 Agendaren esparruan; eta berdintasuna, Osasun, Hezkuntza eta Eskubide Sozialen arloan politika aurrerakoiak landuaz”.
Halaber, Gobernuak legegintzaldiaren lehen hilabete hauetan jorratutako zenbait neurri aipatu ditu, besteak beste, eraldaketa digitala, adimen artifiziala eta errobotizazioa, kalitatezko enplegua, zahartzea eta despopulatzea bezalako erronkei aurre egiteko. “Baina baita gure autogobernuaren defentsa ere -jarraitu du-, eta are gehiago zalantzan jartzen dutenak egotean. Eta, nola ez, bizikidetza. Nafarroa anitza da. Elkarrekin bizi gara elkar errespetatuaz. Eta horrela jarraitu behar dugu. Izan ere, bizikidetzarik gabe ez dago oparotasunik”.
Hitzaldian zehar, Lehendakariak bereziki gogoratu nahi izan ditu terrorismoaren eta diktaduraren biktimak nahiz indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeak, eta horientzat guztientzat Gobernuak lan egiteko konpromisoa hartu duela adierazi du.
Azkenik, herritarrei gonbita luzatu die Nafarroako Gobernuan parte hartzeko eta hausnarketak eta ekarpenak egiteko, “elkarrekin aurrera egiten jarrai dezagun, Foru Nafarroa honetan, Nafarroa berritzailean, berdintasunezkoan eta bizikidetzan”.