2019ko abenduaren 30a

Alberto Bayona Nasuvinsa sozietate publikoko zuzendari kudeatzaile izendatu dute

Arkitekturan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta 2010az geroztik sozietate publiko horretako Etxebizitza Sailaren burua da eta Navarra Social Housing proiektuaren zuzendaria; hots, Foru Gobernuaren alokairuko etxebizitza-planarena.
Alberto Bayona.
Alberto Bayona.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nasuvinsa, Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du Alberto Bayona López sozietate publiko honetako zuzendari kudeatzaile berri izendatzea, Foru Gobernuko lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José Mª Aierdik proposatuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)