2019ko abenduaren 27a

Gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Nabarmentzekoa da Murieta eta Badostaingo (Eguesibar) batzorde kudeatzaileen izendapena

Murieta eta Badostaingo (Eguesibar) kudeaketa-batzordeak izendatu dira

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran bi akordio onetsi ditu, zeinen bidez  Murieta udalerriko eta Badostaingo kontzejuko (Eguesibar) kudeaketa-batzordeak izendatu diren.

Murietaren kasuan, Yurema Lana Gonzalezek, Francisco Javier Martinez de Morentin Urrutiak, David Gomez Irigarayk, Felipe Ajona Chascok, Angel Luis Maeztu Fernandezek, Roberto Lana Ortigosak eta Jose Antonio Ramirez Muñozek osatzen dute batzorde kudeatzailea. Pertsona horiek beren artean aukeratuko dute batzordeko presidentea.

Badostaini dagokionez, Mikel Ardanaz Gorriz, Haize Garcia Etxeberría, Fernando Torres de Miguel, Hegoi Arana Sastre eta Imanol Múgica Aguas izango dira batzordekideak.

Lursail komunalaren desafektazioa Azkoienen

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du, zeinaren bidez, Azkoiengo Udalaren herri-lursail baten desafektazioa onartu den, Erriberagoitiko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateari lagatzeko.

Zehazki, 5. poligonoan kokatuta dagoen 38.473 m2-ko lursaila da , eta Mankomunitate horri emango zaio hiri-hondakin solidoak biltzeko eta tratatzeko erabilera. Lagapen epea 25 urtekoa da, eta Mankomunitateak urtero 40.810 euroko kanona ordaindu beharko dio Udalari.

Osasun Departamentuko zerbitzu-zuzendari bat izendatu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran dekretu bat onetsi du zeinaren bidez, Antonio Merino Díaz de Cerio Osasun Departamentuko Osasun Herritartasun, Aseguramentdu eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari izendatu den.