2019ko abenduaren 23a

Nafarroako Gobernuak 800.000 euro bideratuko ditu Baztango (N-121-B) errepidea konpontzeko

Bide horretan 1.250 ibilgailu igarotzen dira urtero eta interes orokorreko errepide moduan ezagutzen da
N-121-B errepidean beritutako zati bat.
N-121-B errepidean beritutako zati bat.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Iruña-Frantzia N-121-B errepidea, Baztango errepide moduan ezagutzen dena, indartzeko eta birgaitzeko lanak burutu dira azken asteetan, eta, horretarako, 800.000 euro inguruko inbertsioa egin du Nafarroako Gobernuak.

Lanak bideko 63. eta 72. kilometro artean egin dira, gutxi gorabehera Gorramendi mendirako bidegurutzetik Dantxarinearaino. N-121-B errepidea interes orokorreko errepidetzat hartzen da, eta egunean batez beste 1.389 ibilgailu igarotzen dira, horien %4a trafiko astuna.

Errepidearen bide-zoruan deformazioak izateaz gain, geruzen kohesioa hondatuta zegoen, eta kasu batzutan zoladurako zatiak altxatuta edota zuloak agertzen ziren.

Hori dela-eta, gehien hondatutako zoladura fresatu eta berritu egin da, 5 zentimetroko nahasketa bituminoso beroarekin indartzearekin batera. Obren barruan, itsaspen-arriskuak eta kaltetutako seinale horizontalak jartzea ere aurreikusi dira edota jarduera-zonan egin beharreko garbiketa-lanak.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Viaria Aglomerado SL enpresari esleitu zion proiektua 779.778,85 euroren truke.

Lanak egiteko ez da errepidea erabat moztu beharrik izan, txandaka eta modu erregulatuan errei bat itxiz egin baitira.