2019ko abenduaren 23a

Gabonak direla-eta menu bereziak eskainiko dituzte Osasunbideako erietxeek

Data horietan ospitaleetan dauden gaixoek ohiko jakiak dastatuko dituzte, itsaski krema, legatza edo otarrainxkak plantxan

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zebritzuko erietxeek Gabonak direla-eta menu bereziak prestatu dituzte. Data hauetan ohikoak diren jakiak izango dira dietista eta nutrizionistek prestatutako otorduetan.

Nafarroako Ospitale-Guneak (Nafarroako eta Bideko Birjinako Ospitale zaharra) itsaski-entsaladak, langosta legatzak, konpotak osatutako menu bat eskainiko duela Gabon-gaueko afarian. Eguberri bazkarian berriz, potxak txirlekin, arkumea txilindron eran eta postrerako, anana naturala edo praline-budina.

San Francisco Javier Psikogeriatrikoan 24ko menua kardua urdaiazpikoarekin, mojo-arekin melatutako legatz-bizkarrak eta lurrunetako patatak, turroiak eta izozki-kopa. 25ean berriz, bazkarirako entremesak, entsaladilla, mini-frijituak, otarrainxkak, arkume errea patatekin Eguberrietako enborra, turroiak eta limoi-sorbetea.

Estella-Lizarrako García Orcoyen Ospitalean sartutakoek Gabon Gauan itsaski krema, kardua saltsan, legatza saltsa berdean, anana naturala eta era askotako turroietan dastatu ahal izango dute. 25ean bazkarian salda, itsasoko fruitu entsalada, azpizuna xaflan pikilloko piperrekin, limoi-sorbetea eta amaitzeko, era askotako turroiak eskainiko dira.

Bere aldetik, Tuterako Sofía Erregina Ospitalean Gabon gaueko menua honakoa izango da: Haragi-salda Jerezera, eguberri-kardua, zapoa saltsa amerikarrean, erremolatxa bizkotxoa, fruitu lehorrak eta era askotako turroietan.