2019ko abenduaren 20a

89 enpresa, Innovarse metodologia ezartzearen bidez gizarte-erantzukizuna sartzeagatik aitortuak

Manu Ayerdi kontseilariak diplomak eman dizkie gaur goizean bere korporazioan iraunkortasuna lortzeko tresna hori sartzeko konpromisoa hartzen duten erakundeei
Nafarroako Gobernuko agintariekin eta Ain-eko ordezkariekin diplomak bildu 
dituzten pertsonen taldeko argazkia.
Nafarroako Gobernuko agintariekin eta Ain-eko ordezkariekin diplomak bildu dituzten pertsonen taldeko argazkia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik  89 erakunderi eman dizkie, Iruñeko Zentral Aretoan egindako ekitaldi batean, enpresa horiek Innovarse Kudeaketa Sistemaren bidez,  erantzukizun sozialarekin duten konpromisoa egiaztatzen duten diplomak. Departamentu bereko Lan Zerbitzuak urtero antolatzen du jasangarritasun-helburuak lortzeko  tresna hori beren korporazioan sartzen duten enpresak aintzatesteko ekitaldi hau.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)