2019ko abenduaren 17a

Nafarroako langile autonomoek beraien lanerako lagungarriak izan daitezkeen hainbat errekurtso kudeatzeko zerbitzua erabili dezakete jada

Lan Autonomoaren elkarteekin izandako bileran 2020an garatzeko proiektuak proposatu dira
Eskerretik eskuinera: Natalia Moriones,  Susana Mateache eta Juan Carlos 
Equiza.
Eskerretik eskuinera: Natalia Moriones,  Susana Mateache eta Juan Carlos Equiza.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako 47.226 langile autonomoek beraien lanari lotutako zerbitzu zehatza erabili ahal izango dute, non Lan Autonomoaren elkarteekin dauden harremanak kudeatuko diren, baita kolektibo horri emango zaizkien laguntzak zein departamentu arteko koordinazioa intereseko gaietan, etab.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak autonomoek eskuratu ahal izango dituzten zerbitzuen berri eman du Lan Autonomoaren Elkarteko (ATA) eta Nafarroako Profesional eta Langile Autonomoen Batasuneko (UPTA) ordezkariekin egindako bileran.

Bileran, 2020rako zerbitzu berriaren barruan garatuko diren hainbat proiektu proposatu dira, hala nola Lan Autonomoko Elkarte Profesionalen Erregistroa eta belaunaldien arteko txanda-poltsa kudeatzea, langile autonomoei informazioa emateko zerbitzu bat. Halaber, laguntzen kudeaketa eta kolektiboari babesa proposatu dute, bai eta Lan Autonomoaren Planaren eta Navarraemprende.com webgunearekin (Lan Autonomoaren Azoka antolatzea) duen harremanaren komunikazioa bultzatzea ere, besteak beste.

Horrela, zerbitzu berriak jarraipena ematen die Nafarroako Lan Autonomoaren I. Plana onartu zenetik (2017-2020) egin diren ekintzei: negozioen errelebo-poltsa, lan autonomorako ekintzen gida, doan publizitatea egiteko APP mugikor bat abian jartzea, Nasuvinsako lokal publikoen esku jartzea, Nafarroako Lan Autonomoari Aitorpena egiteko Sariak, besteak beste.