Descárgate la app
Basket Navarraren bisita jaso dute NOGen dauden haurrek
2019ko abenduaren 17a
Basket Navarraren bisita jaso dute NOGen dauden haurrek
Basket Navarrako kideak, LEB Ligan jokatzen duten jokalariak, gaur goizean Nafarroako Ospitale Guneko Pediatriako Larrialdietako 4. solairuan eta Kirurgia Handi Anbulatorioan dauden haurrekin izan dira.
Ronki taldeko maskotak lagundurik jokalariak erietxean dauden haurren logelak bisitatu dituzte eta saskibaloi partidetarako sarrerak zein taldeko pultserak banatu dizkiete, gainera, beraiekin argazkiak atera dituzte.
Bisitan parte hartu duten kirolariak honakoak izan dira: Edurado Hernández-Sonseca, Iñaki Narros, Adrián García eta Jorge Lafuente.
NOGeko Gizatiartzeko taldeak Gabonen inguruan urtero antolatzen dituen ekitaldien artean bigarrena da honakoa. Aurrenekoa igandean Bizarzuriz jantzitako motozaileen bisita izan zen. Haiek jolasak eman zizkieten ingresatuta dauden haurrei.