2019ko abenduaren 16a

Miguel Indurain Fundazioak patronatua berritu du

Gaur goizean egindako bilkuran 2020rako jarduera-plana aztertu du
Ezkerretik eskuinera: María José Pérez, Tomás Rodríguez, Ana Lizarraga, 
Juan Carlos Castillo, Miguel Ángel Pozueta,  Rebeca Esnaola kontseilaria, 
Primitivo Sánchez eta José Ramón Santesteban.
Ezkerretik eskuinera: María José Pérez, Tomás Rodríguez, Ana Lizarraga, Juan Carlos Castillo, Miguel Ángel Pozueta,  Rebeca Esnaola kontseilaria, Primitivo Sánchez eta José Ramón Santesteban.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Miguel Indurain Fundazioaren Patronatuak legegintzaldi honetako lehen bilera egin du astelehen honetan. Bertan, 2020rako jarduera-plana aztertu du, eta laguntza ekonomikoen, prestakuntzaren, ekitaldiak sustatzearen edo baliabideak erakartzearen programak biltzen ditu. Era berean, karguak berritu dira, eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria izendatu da Nafarroako Gobernuaren menpeko erakunde publiko horretako presidente berri.

Patronatua

Nafarroa Arenan egindako bilkuran, honako kide hauek ere karguaz jabetu dira: Miguel Ángel Pozueta, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendaritza-kudeatzaileko titularra; Primitivo Sánchez, NKIko Kiroleko zuzendariordea; José Ramón Santesteban, NKIko Azpiegituretako eta Garapen Estrategikoko zuzendariordea; María Jesús Pérez, Osasun Departamentuaren ordezkaria; Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkaria; Tomás Rodríguez, Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria; Ana Lizarraga, Garapen Ekonomikoko Departamentukoa. Baita Ricardo Leiva, Espainiako Olinpiar Batzordekoa; Rafael Moreno, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren ordezkari gisa; eta Miguel Angel Elizari, Nafarroako kirol federazioen ordezkari gisa ere.

Miguel Indurain Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio publikoa da 2017tik, eta Nafarroako kirolari hainbat arlotatik laguntza eskaintzea du helburu.

Aurten garatutako jardueren artean nabarmentzekoak dira: goi-mailako 192 kirolariri bekak ematea; saskibaloia, eskubaloia eta emakumezkoen futbola egituratzeko proiektuak bultzatzea, emakumeek elitea baino beheragoko kategorietatik kirol-ibilbide oso bat izan dezaten. Halaber, kirolarientzako psikologia-zerbitzu bat finkatzea; eta Espainiako Gimnasia erritmikoko txapelketak edo Espainiako eta Lituaniako saskibaloi-selekzio absolutuen arteko lagunarteko partida Nafarroa Arenako pabiloian egitea du helburu.