2019ko abenduaren 13a

Lehen hezkuntzako 1.605 neska-mutilek giza eskubideei buruzko bi ipuin idatzi dituzte

12 ikaslek eta Lucia Baquedano idazleak giza eskubideei buruzko batera egindako "Harri bat bezala" eta "Aunque nadie lo dijera" eskuz-eskuzko lanak aurkeztu dituzte
Taldeko argazkia Lucia Baquedano bertaratutako ipuinen aurkezpenean.
Taldeko argazkia Lucia Baquedano bertaratutako ipuinen aurkezpenean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako lehen hezkuntzako 39 ikastetxetako 1.605 ikasle baino gehiagok, Juan Kruz Igerabide eta Lucia Baquedano idazleekin batera idatzitako Giza Eskubideen aldeko eskuz-eskuzko ipuinak aurkeztu dituzte gaur goizean Iruñeko San Frantzisko liburutegi publikoan.

Azaroko eta abenduko egun bakoitzean, aipatu idazleek hasitako ipuinei paragrafo bat edo bi gehitu dizkie ikastetxe batek, eta, era horretan, korporazio-sormenaren katea osatu dute, Giza Eskubideak inspirazio izanik.

Gaurko aurkezpenean, Lucia Baquedanok berak eta ikasleek haien lanaren emaitza ezagutu ahal izan dute. “Harri bat bezala” deitzen da euskarazko ipuina; bertan, pertsonaiak oso ezberdinak dira, eta abentura desberdinak gurutzatzen dira. Herri bateko plazaren erdia harri magiko bat dago, pertsona guztiei laguntzera bultzatzen eta animatzen duena. Harria hautsi egingo da, eta, beraz, berriro eraiki beharko da.

Aunque nadie lo dijera” deitzen da, bestalde, gaztelerazko sormena, eta, bertan, protagonistak Mariaje eta haren motxila dira, sekretu bat dutenak. Lagunek zein sekretu den jakin nahi dute, eta lan zail horretan pertsonaia ezberdinak nahasiko dira. Ipurtargi jakintsua agertzearekin, argi egingo zaio iluntasunez betetako bideari.

Gaurko aurkezpenean, honako ikastetxe hauetako irakasleek zein ikasleek hartu dute parte: Ezkaba IP (Antsoain), Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar-Ultzama), Santa Luisa de Marillac Ikastetxea (Barañain), FEC Vedruna Ikastetxea (Iruña) eta Regina Pacis Ikastetxea (Burlata), parte hartu duten eskola guztien ordezkari gisa.

“Ez aspertu”

Ipuinen aurkezpenaren ondoren, ikasleek solasaldia egin dute Lucia Baquedano idazlearekin, eta bera pozik agertu da ekimenean parte hartu ahal izateagatik. Gainera, bertako neska-mutikoei esan die ez aspertzeko eta lan horrekin jarraitzeko. “Liburu bat idaztea ez da gauza erraza, baina beti burutu daiteke. Ez aspertu”, adierazi du.

Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollo ere topaketan izan da, eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten irakasle eta ikasle guztiei eta Lucia Baquedano berari, ekimenean izan duten inplikazioarengatik.

Elkarteekin topaketa eta Giza Liburutegia

Nafarroako Gobernuak antolatutako Giza Eskubieen Asteak aurrera jarraituko du larunbatean, abenduaren 14an, eta haurrentzako jarduerak, elkarteen arteko topaketak eta “Giza Liburutegiak” ekimena garatuko dira egun osoan zehar Gaztelu Plazan jarritako karpetan. Igandean, hilak 15, berriz, amaiera emango zaio programazioari “Ez da beltzentzako herrialdea” antzezlanarekin, 19:00etan, Barañaingo Auditorioan.

Ondorengo estekan programazio osoa kontsulta dezakezu.