2019ko abenduaren 12a

Santsoaingo zubi berriak karga probak gainditu ditu, 150 tona baino gehiagorekin

Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Cirizak urtea amaitu baino lehen trafikoari irekitzea aurreikusten duen egituraren lanak bisitatu ditu
Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Ciriza, Kontserbazio Zerbitzuko 
zuzendari Juan Serrano, eta Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi 
Pedro López Santsoaingo zubiaren lanei egindako bisitan.
Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Ciriza, Kontserbazio Zerbitzuko zuzendari Juan Serrano, eta Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi Pedro López Santsoaingo zubiaren lanei egindako bisitan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Santsoain herrira sartzeko zubi berriak gaur goizean gainditu du urtea amaitu baino lehen trafikoari ireki aurretik egin beharreko karga proba. Egiturari karga estatikoko prozesu bat egin zaio, 39 tonako lau kamioirekin, bizitza erabilgarrian zehar izan ditzakeen karga adierazgarriko egoeretara egokitzen dela egiaztatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).