2019ko abenduaren 11a

Tutera eta Villafrancan herri-lurren desafektazioak

Dorre anemometrikoa eta abeltzaintza ustiategi baterako utziko dira, hurrenez hurren

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi akordio onetsi ditu Tutera eta Villafrancako herri-lurretan desafektazioak egiteko.

Tuteran, 24 poligonoan kokatutako 8.462m2 ENERFIN SOCIEDAD DE ENERGÍA, S.L.U enpresari utziko zaizkio bertan dorre anemometrikoa instalatzeko, zonaldeko haizearen datuak neurtzeko. Lagapena 20 urtetarako izango da eta, hartzaileak Udalari 800 euroko urteko kuota ordaindu beharko dio.

Betalde, Villafrancan “La Dehesa” eremuan kokatutako 23.990 m2 behiak hazteko abeltzaintzako ustiategi bat garatzeko utziko zaizkio banako bati. Lagapena 20 urtetarako izango da eta onuradunak urteko 305 euroko kuota ordaindu beharko du.