2019ko abenduaren 11a

Hitzarmen Ekonomikoa Estatuarekin negoziatzeko Nafarroa ordezkatuko duten pertsonak izendatu dira

Batzorde negoziatzaileko ordezkari eta aholkulari iraunkorrak eta koordinazio-batzordeko sei ordezkariak izendatu dira

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako akordioaren bitartez, Estatuarekin Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzorde negoziatzailean eta koordinazio-batzordean Nafarroa ordezkatuko duten pertsonak nahiz lehenengo batzordeko aholkulari iraunkorrak izendatu dira.

Modu horretan, negoziazio-batzordean honako hauek ordezkatuko dute Foru Komunitatea: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Sáiz Delgado; Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Oscar Martínez de Bujanda; José Javier Esparza eta María Jesús Valdemoros, Navarra Sumakoak; Ainhoa Unzu eta Ramón Alzórriz, PSNkoak; Uxue Barkos eta Fernando de La Hucha, Geroa Baikoak; Adolfo Araiz eta Maiorga Ramírez, EH Bildu Nafarroakoak; Mikel Buil eta Ainhoa Aznárez, Nafarroako Podemos Ahal Dugu taldekoak; eta José Miguel Nuin eta Jesús Pardo, Izquierda-Ezkerra Mistokoak.

Aholkularitza-lanetan, berriz, ondorengo administrazio-unitateetako pertsona titularrak arituko dira: Aurrekontu, Ondare eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusia; Kontu-hartzailetza eta Kontabilitateko Zuzendaritza Nagusia; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoa; Hitzarmen Ekonomikoaren, Zerga Analisiaren eta Administrazioaren Zerbitzua; Araudi Garapenaren eta Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua; eta Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

Bestalde, Koordinazio Batzordea, Estatuko Administrazioko sei ordezkariz gain, Foru Komunitateko beste sei hauek osatuko dute: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, Nafarroako ordezkaritzaren lehendakaritza izango duenak; Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak; Aurrekontu, Ondare eta Finantza Politikako zuzendari nagusiak; Kontu-hartzailetza eta Kontabilitateko zuzendari nagusiak; Araudi Garapenaren eta Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak; eta Hitzarmen Ekonomikoaren, Zerga Analisiaren eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendariak, ordezkaritza horren idazkari izango denak.