2019ko abenduaren 10a

Nafarroako Lehendakaria Nafarroako Udal eta Kontzejuen presidentearekin bildu da

Tokiko Mapa, lurralde oreka eta despopulazioa amankomuneko irizpideak ezartzeko ardatzak
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Juan Carlos Castillo, Nafarroako 
Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentearekin.
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentearekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Gaur goizean, lehendakaritzako bulegoan, María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Juan Carlos Castillo, NUKFko presidentearekin bildu da. Topaketan Nafarroako Gobernuak herri mailan dituen proiektu ezberdinak ezagutzera emateko balio izan du. Horien artean, Tokiko Ogasunen Funtsak, Despopulazioaren Departamentuarteko Batzordea edo langileekin lotutako beste zenbait arlo. 

NUKFko presidenteak Tokiko Maparen garapenean aurrera egiteko beharra helarazi du eta zentzu horretan elkarlanerako prest agertu da. 

Biek sintonia erakutsi dute tokiko zein Nafarrokao Gobernuaren arteko elkarrizketa instituzionalean sakontzeko. Hala Nafarroako kohesioaren garapenean lurralde faktorea arrakastazko faktore bihurtuz. 

Aipatutako topaketan bi aldeen artean tokiko eskaerak eta Nafarroako interes orokorrak bideratzeko beharra nabarmendu da, guzti hori, Nafarroaren garapena eta aurrerapena lortzeko helburuarekin.