Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Berrikuntza Digitalerako Poloa zein Europako proiekzioa aurkeztu eta I+G arloan duen konpromisoa helarazi dio Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioari
2019ko abenduaren 10a
Nafarroako Gobernuak Berrikuntza Digitalerako Poloa zein Europako proiekzioa aurkeztu eta I+G arloan duen konpromisoa helarazi dio Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioari
Nafarroako Gobernuak Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioari Berrikuntza Digitalerako Poloa aurkeztu dio eta baita NUPen eremu fisikoa ezartzeko emango diren hurrengo pausuak ere. Horrek berrikuntza, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako ekosistema nafarrari bultzada emanen dio; izan ere, leku berean kokatuko dira beste toki batzuetan dauden elementuak eta beste osagarri estrategiko batzuk ere. Topaketarenn buru izan da Maria Chivite, Nafarroako Lehendakaria eta berarekin batera egon dira Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria beraien lan taldeekin batera. Haiek eman diote ekimenaren berri Raúl Blanco, Industriako eta ETEen Idazkari Nagusiari.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)