Descárgate la app
Nafarroak Integrazioaren Aldeko Hiri eta Eskualdeen Sarearekin bat egiteko gonbita egin die bere toki-erakundeei ...
2019ko abenduaren 10a
Nafarroak Integrazioaren Aldeko Hiri eta Eskualdeen Sarearekin bat egiteko gonbita egin die bere toki-erakundeei
Nafarroako Gobernua laster sartuko da Integrazioaren Aldeko Hiri eta Eskualdeen Sarean, Eskualdeen Europako Komitearen ekimena (Europar Batasuneko organo aholku-emailea), eta Foru Komunitateko toki entitateak gonbidatu ditu ekimenarekin bat egitera. Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak eta Patricia Ruiz de Irízar Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak sinatutako gutun baten bidez egin du hori. Gutuna Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta 5.000 biztanletik gorako udalerrietako alkateei igorri zaie, baita gainerako udalerrietako lagin bati ere; baina gainerako toki-erakundeetara zabal daitekeen ekimena da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)