2019ko abenduaren 9a

Nafarroak Klima-aldaketaren aurkako nazioarteko konpromisoari egindako ekarpena berretsi du COP 25en

Gómez kontseilariak Foru Komunitatearen papera nabarmendu du Life Nadapta edo Hondakinen Legea bezalako proiektuetan Europan aitzindari den eskualde gisa

Gomez kontseilariaren adierazpenak Aldaketa Klimatikoaren Goi Bilkuran

 

Irudi galeria

Navarra ha ratificado este lunes en la Cumbre del Cambio Climático COP 25 que se celebra en Madrid su aportación al compromiso internacional frente al cambio climático. Una delegación encabezada por la consejera de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, Itziar Gómez, ha expuesto en el espacio Mare Nostrum de la cumbre los compromisos asumidos por la Comunidad Foral, tanto en mitigación como en adaptación.

Nafarroak astelehen honetan berretsi du klima aldaketari aurre egiteko nazioarteko konpromisoari egindako ekarpena, Madrilen egiten ari den COP 25 goi-bileran. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gómez buru duen ordezkaritza batek Foru Komunitateak aldaketa klimatikoa arintzeko eta arazo horretara egokitzeko hartutako konpromisoak azaldu ditu goi bilerako Mare Nostrum cunean. 

Konpromiso horiek biltzen dira, beste lege eta estrategia batzuen artean, Aldaketa Klimatikoaren Ibilbide Orrian (Klina), Hondakinen Foru Legean edo Life Nadapta proiektuan. Gomezek, halaber, adierazi du “Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren inguruan hurrena onartuko den Foru Legean helburu horiek lortu ahal izateko betebehar berriak sartuko direla”.

Kontseilariak azaldu duenez, “Nafarroan energia berriztagarrien garapen handiari esker, jatorri horren elektrizitatearen %80 baino gehiago kontsumi dezakegu gaur egun”; era berean, berretsi du “berriztagarrien garapen horrekin batera, aurrezpen eta energia-eraginkortasunaren inguruko berrikuntza Nafarroan zutabeak direla BEG (Berotegi Efektuko Gasak) emisioak arintzeko”. Gomezek baita ere gehitu du “ekintza hori areagotzen dutela ibilgailu elektrikoaren eta zero emisioko etxebizitzen sustapena bultzatzeak”.

Nafarroa Europako erreferentziazko eskualdeen artean

Kontseilariak Foru Komunitatea Europan erreferentziazko eskualdeen artean kokatzen duten bi ekimen ere aipatu ditu: batetik, Hondakinei buruzko Foru Legea, 2018an onartua; horren bitartez, “Nafarroa aitzindaria izan da, birziklatu gabeko hondakinak zergapetzen dituen zerga ezartzeagatik, eta hori EBen 2021etik aurrera aztertzea aurreikusi da”. Gainera, azken urtean 3 milioi euro jaso dira ekonomia zirkularreko proiektuetarako, eta horiek 2020an gauzatuko dira. Bestetik, Life Nadapta proiektua aipatu du, Nafarroa “EBen eskualde pilotu bilakatzen duena, aldaketa klimatikoaren aurka egokitzeko politikak egiterakoan”.

Zehatzago esanda, LIFE Europak eskualde autonomoan abian jartzen duen lehen proiektu integratua da Nadapta; hain zuzen ere, 53 neurri ezarri dira sei arlo estrategiko ezberdinetan garatzeko: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta lurraldearen antolamendua eta monitorizazioa.

Azkenik, Itziar Gómezek, azalpena amaitzeko, Klimaren aldeko Emakume Aktiboen Sarea aipatu du. Sare hori, esan du, “Nafarroan sortu da aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan emakumeen ekarpenak ezagutzera eman, saritu eta bultzatzeko; era berean, “aukera bat da berdintasunaren eta aldaketa klimatikoaren inguruko neurriak politika publiko eta gizarteko sektore ezberdinetan sartzeko”.

Nafarroa nazioarteko beste foro batzuetan

COP 25 dela-eta, asteburu honetan nazioarteko beste bi foro bildu dira Madrilen, eta Nafarroak horietan parte hartu du partaide izateagatik: Under2Mou koalizioa eta Regions4. Sarea.

Zehazki, larunbatean, Nafarroako ordezkaritzak bere esperientzien berri eman zuen Under2Mou koalizioaren bileran; Nafarroa 2015ean elkartu zen ekimen horrekin, eta, bertan, bost kontinentetako 40 herrialde baino gehiagotako gobernuak biltzen dira, berotegi-efektuko gasen emisioak %80-95 murrizteko helburuarekin (1990eko mailen azpitik) edota 2050ean emisioak 2 Tm per capita baino gutxiagora mugatzeko (2 gradu zentigraduren azpitik berotze globala mugatzeko beharrezko parametroak).

Sareak argitaratutako 2018ko txostenean, Nafarroan seigarren lekuan aurkitzen da politika aktiboetan eta Under2MOU konpromisoaren helburuen lorpenean, 120 eskualderen artean.

Gainera, pasa den igande honetan, Nafarroa Regions4 Sarearen bileran izan zen; sarea Johannesburgoko Gailurrean eratu zen, eta egun 20 herrialdetako 42 gobernu ordezkatzen ditu 4 kontinentetan.