Descárgate la app
A zer elementuak!, zientzia-dibulgazioko joko berria taula periodikoko elementuak erakusteko
2019ko abenduaren 4a
A zer elementuak!, zientzia-dibulgazioko joko berria taula periodikoko elementuak erakusteko
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak taula periodikoan oinarritutako zein hori ikasteko lagungarri izanen den A zer elementuak! jokoa sortu du. Abenduaren 5etik 8ra, ostegunetik igandera, izango den Durangoko disko eta liburu azokan erosi ahal izango da, baita Foru Gobernuaren argitalpen dendan ere.
Jokoaren helburua da taula periodikoaren inguruan jakin-mina sortzea txikienei eta Fisika eta Kimika irakasgaia duten bigarren hezkuntzako ikasleei laguntza eskaintzea. Modu horretan, Departamentuak 1.000 ale baino gehiago banatu ditu Nafarroako Bigarren Hezkuntzako 100 ikastetxe baino gehiagotan.
Jokoa 8 urtetik gorakoentzat da, eta hezkuntza-ingurunetik kanpo zientzia eta teknologiaren inguruko beste gai batzuk lantzeko ere aproposa da. Gainera, lau hizkuntzatan dago, eta, bide batez hizkuntza horiek landu daitezke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
Banaketa
Jokoaren prezioa 10 eurokoa da, eta abenduaren 5etik (osteguna) 8ra (igandea) eskuratu ahal izango da Nafarroako Gobernuak Durangoko liburu eta disko azokan izanen duen stand-ean (Barrenkale, 25). Halaber, A zer elementuak! jokoa nahiz ADINA4k argitaratutako beste liburu batzuk Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen dendan eskura daitezke, Iruñeko Navas de Tolosa kalean, edota horren web orrialdean zein Iruñeko Planetarioaren dendan.