2019ko azaroaren 28a

Eskubide Sozialetako Departamentuak lan-tailerren lehen zikloa aurkeztu du, landatartasun berria, gizarte-inpaktuaren neurketa eta gizarte-berrikuntzako ekosistemen sorrera ardatz hartuta

Jardunaldi hauek abenduan, otsailean eta apirilean eginen dira Civicanen, pertsonen bizi kalitatea hobetu eta erronka sozialei erantzuna emateko asmoz eta aldez aurretik izena eman behar da

Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak  lan-tailerren lehen zikloa aurkeztu du, eta interes sozialeko gaietan zentratuko da, hala nola birpopulaketa eta landatartasun berria, gizarte-inpaktuaren neurketa eta gizarte-berrikuntzako ekosistemen sorrera. Helburua da ikasteko, esperientziak trukatzeko, hausnartzeko eta elkarrekin sortzeko espazioak egotea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarte-erronkei diziplina anitzeko eta zeharkako ikuspegi batetik erantzuteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)