2019ko azaroaren 27a

Nafarroak Estatuarekin hitzarmena sinatuko du nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza estatistiken arloan

Jarduketak egiteko, Ministerioak 84.205 euro jarriko ditu lanetarako, eta Gobernuak, baliabide materialak eta giza baliabideak

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du akordio bat zeinaren bidez, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza estatistiken arloan Estatuarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena eman dezan. Dagozkion jarduketak egiteko, Ministerioak 84.205 euro jarriko ditu, eta Gobernuak baliabide materialak eta giza baliabideak.

Hitzarmen horren helburua da bi administrazioen arteko ekintza bateratua ezartzea, ingurumenarekin, nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, elikadurarekin, basogintzarekin eta arrantzarekin zerikusia duten eragile politiko, sozial, ekonomiko eta zientifiko guztien egoera eta bilakaera ezagutzeko. Horrela, estatistikak egitean bikoiztasunak prebenitzen dira, gastu ekonomikoa minimizatzen da eta oinarrizko informazioa ematen duten erakundeak eta enpresak gehiegi kargatzea saihesten da.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, besteak beste, honako jarduketa hauek egingo ditu: estatistika-programa gauzatzeko beharrezkoak diren estatistika-eragiketak eta Ministerioarekin adostutakoak (nekazaritzako azaleren eta ekoizpenen zenbatespenen estatistikak, nekazaritzako prezioak, abeltzaintzako estatistikak, Nekazaritzako Kontabilitate Informazioko Sarea eta nekazaritzaren kontu ekonomikoak).

Bestalde, Ministerioak Nafarroak egindako operazioak aztertu eta zabalduko ditu.

Azkenik, esan behar da bi administrazioen arteko harremana arlo horretan 1986tik arautzen ari dela.