2019ko azaroaren 27a

Epea ireki da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako BERDINNA 2020 Sarira hautagaiak aurkezteko

Sariaren helburua da arlo honetan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak saritzea
Epea ireki da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako BERDINNA 2020 Sarira hautagaiak aurkezteko Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak epea ireki du emakumeen eta gizonen berdintasunerako BERDINNA 2020 Sarira hautagaiak aurkezteko. Horren helburua da arlo horretan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak saritzea eta azpimarratzea.

Nafarroako Gobernuak epea ireki du emakumeen eta gizonen berdintasunerako BERDINNA 2020 Sarira hautagaiak aurkezteko. Horren helburua da arlo horretan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak saritzea eta azpimarratzea.

Hautagaiak 2020ko urtarrilaren 10era bitarte aurkeztu ahal izango dira on line eran Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Nafarroako Berdintasunerako Institutura joanda (Alhondiga kalea 1, 2.a. Iruña) edota gestionrecursosinai@navarra.es  helbidera idatzita.

Erakunde edo pertsona interesatuek hautagaia aurkezteko inprimakia aurkeztu beharko dute horretarako egindako ereduaren arabera; horrekin batera, azalpen-memoria ere aurkeztuko dute (gehienez 1.000 hitz) aurkezpena bermatzen duten meritu nabarmenekin. Hautagaitza lan edo proiektu baten aurkezpena bada, hori ere aurkeztu beharko da, eta azkeneko bi urteetan egindakoa izango da.

3.000 euroko saria 2020ko martxoaren 8aren esparruan banatuko da.

Aurreko bi edizioetan, Blanca Fernandez Viguera ikertzaile soziala (2018) eta Alaiz elkartea (2019) izan ziren sarituak.

Baloratzeko kontuan hartuko diren irizpideak

Epaimahaiaren burua Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilaria izango da, Javier Remírez, eta lehendakariordea INAI/NBIko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz. Halaber, beste bost kide egongo dira epaimahaian: INAI/NBIko Herritarrak eta Emakumeen Ahalduntze eta Parte Hartzeko zuzendariordea, Mª Ángeles García; Nafarroako Berdintasunaren Kontseiluko bi ordezkari, Carmen Goñi eta Clotilde García; Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) ordezkari bat, Juan Carlos Castillo; eta Alaiz Elkarteko ordezkaria, Maite Pérez, 2019an BERDINNA Saria jaso zuen erakundekoa.

Epaimahaiak, besteak beste, ondorengo irizpideak baloratuko ditu: proposatutako pertsonak edo erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloan duen ibilbidea; emakumeen lana eta haien ahalduntzea aintzatestera bideratutako jardueraren, ekintzen, lanen edo proiektuen garrantzia edo sexuen artean eskubide eta aukeren berdintasuna sustatzea; jarduerak, ekintzek, lanek edo proiektuek gizartean duten oihartzuna eta eragina, edo proposaturiko pertsonak edo erakundeak garatutako ibilbidea; eta hautagaiak Foru Komunitatearekin duen lotura.

Aurreko Sariak

Orain arte egindako bi edizioetan honakoek eskuratu dute saria: Blanca Fernández Viguera ikerlariak 2018an eta Alaiz Kolektibo Elkarteak 2019an.