2019ko azaroaren 25a

Gobernuak eta Nafarroako erakundeetako ordezkariak elkarretaratzea egin dute emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean

Erakundeek bat egin dute biktimeei babesa ematerakoan zein indarkeria matxistaren gaitzezpenean
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko kontseilari eta Foru Komunitateko erakunde nagusienetako ordezkariek gaur eguerdian indarkeria matxistaren aurkako batasuna erakutsi dute Nafarroako jauregiaren atarian egin den isilpeko elkarretaratzean. Gainera, indarkeria hori jasatzen duten biktimei euren babesa erakutsi diete emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitan.

Foru Exekutiboak deitutako ekitaldian honako hauek izan dira buru: Javier Remirez lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria; Jose Mª Aierdi, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria; Saiz, Induráin, Ollo, Gómez, Esnaola, Ayerdi, Santos eta Cigudosa kontseilariak; eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz. Deialdira, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Unai Hualde; José Luis Arasti, Nafarroako Foru Erkidegoan Gobernuaren jarduneko ordezkaria dena; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) presidentea Juan Carlos Castillo; Nafarroako jarduneko herriaren defendatzailea, Javier Enériz; Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu idazkaria, Javier Isasi, eta Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztietako ordezkariak ere joan dira.

Elkarretaratze isila amaitu eta gero, Remirez lehendakariordeak "indarkeria matxistaren aurkako Gobernuaren erabateko konpromisoa" adierazi du, "eta hori laster gauzatuko da Nafarroako Aurrekontu Orokorretan eta Gobernuaren gainerako ekintzetan". Remirez lehendakariordeak azpimarratu due elkarretaratzean egon diren Nafarroako erakunde guztien elkartasuna, "zenbait instantzia politikok gaitz hau zuritu nahi duten garai honetan".

Adierazpen instituzionala

Nafarroako Gobernuak, joan den asteazkeneko bilkuran, adierazpen instituzional bat onartu zuen azaroaren 25aren harira, INAI-NABIren kanpaina gogora ekarriz: "fokua jarri nahi duela inplikatzen diren gizonengan, badakitelako giza eskubideen urraketa horrek haiekin ere baduela zerikusia, eta haien bizitzetatik matxismoa desagerrarazten saiatzen direla. Maskulinitatearen eredu tradizionala zalantzan jartzen duten gizonek, eta sistema patriarkal batek ekar diezazkiekeen pribilegioei uko egiten dietenek. Gizartearen aurrean beste gizon batzuen jarrera bortitzak eta eguneroko mikromatxismoak salatzeko pausoa ematen duten gizonek. "

Exekutiboaren Adierazpen Instituzionalak ere azpimarratzen zuen biktimekiko aitortza publikoan: "erakunde publiko gisa dugun erantzukizunetik, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei eta bizirik atera direnei omenaldia eta aitortza publikoa egin nahi diegu. Gainerako erakundeekin lanean jarraituko dugu Genero-Indarkeriaren Aurkako Estatu-Itunaren esparruan, eta gure erkidegoaren barruan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurrean Koordinatzeko Erakundeen Arteko III. Akordioaren esparruan. Nafarroako Gobernuak, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako 14/2015 Foru Legea garatzen duten Ekintza Planaren eta Plan Sektorialen bidez, neurri integralak hartzea bultzatzen jarraituko du, bai arretarako, prebentziorako, ikerketarako eta sentsibilizaziorako, bai eta indarkeriak pairatzen duten emakumeei eta haien seme-alabei babesa, justiziarako sarbidea eta ordaina emateko ere ".