2019ko azaroaren 20a

Reina Sofía Ospitaleak Hemodialisi unitate berria izango du 2021 amaierarako

Tuterako Osasun Arloak astean 80 gaixo baino gehiagori arreta emateko gaitasuna izango du, bai eta isolatuak dauden eta akutuak diren pazienteentzako bi gune ere.
Reina Sofía Ospitaleko Hemodialisi unitate berria.
Reina Sofía Ospitaleko Hemodialisi unitate berria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Hemodialisi unitate berri bat izango du, eta 2021etik aurrera astean 80 gaixori arreta eman ahal izango die. Unitate berri horrek isolamendu-pazienteentzako eta paziente akutuentzako ere bi gune izango ditu, eta 3.3 milioi euro inguruko aurrekontua izango du hurrengo bi urteetarako (2020 eta 2021). Etorkizuneko kirurgia-eremuko eraikinaren beheko solairuan kokatuko da eta lanak 2020ko urtarrilerako lizitatu ahal izatea aurreikusten da, baita obren esleipena datorren irailerako egotea ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)