Nasertic enpresa publikoaren kapitala handitzea baimendu da, medikuntza pertsonalizatuan aurrera egiteko

2 milioi euro eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren kontura finantzatuko dira
2019ko azaroaren 20a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nasertic enpresa publikoaren (Zerbitzu eta Teknologien Nafarroa) kapital handitzea baimentzeko erabakia hartu du, medikuntza pertsonalizatuan aurrera egiteko. Diru kopuru handitze hori 2 milioi eurokoa da, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren kontura finantzatuko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).