2019ko azaroaren 20a

Gobernuak gaurko bilkuran onertsitako beste gai batzuk

Goi-errendimenduko sei kirolariren mantenurako 22.520 euroko dirulaguntza nabarmendu da

22.520 euroko dirulaguntza goi-mailako eta goi-errendimenduko sei kirolariren mantenurako

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bidez goi-mailako eta goi-errendimenduko sei kirolariren mantenurako 22.520 euroko dirulaguntza emateko baimena eman du. Kirolariek Iruñeko Fuerte del Príncipe Egoitzan dute plaza.

Zehazki, goi-mailako bi kirolariren elikadura zerbitzua 100%ean lagunduko da diruz eta goi-errendimenduko gainontzeko lau kirolariek elikadura zerbitzuan %50eko dirulaguntza izanen dute.

Pirinioetako Lan Komunitateko Nafarroako ordezkariak izendatu dira

Nafarroako Gobernuak Pirinioetako Lan Elkarteko Nafarroako ordezkariak izendatu ditu akordio bidez gaurko bilkuran.

Zehazki, Mikel Irujo, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Partzuergoko Exekutiba Komiteko kidea izanen da; eta Pello Pellejero, Kanpo Ekintza Zerbitzuko zuzendariak POCTEFAren Programazio Komitean eta Jarraipen Komitean parte hartuko du.