2019ko azaroaren 20a

Gobernuak 29 milioi bideratuko ditu I+G proiektuetarako, deialdiak hainbat urtetakoak izan daitezen eta ikerketa-jarduerara egokitu daitezen

Neurri horren xedea teknologia-eta ikerketa-zentroen eskariei erantzun eta deialdiak ikerketaren prozesura egokitzea da
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordioa egin du I+G proiektuetarako 2020, 2021 eta 2022ko deialdietan 29 milioi euroko gastua egiteko, teknologia-zentroei eta ikerkuntzan eta ezagutzaren zabalkundean diharduten erakundeei zuzendutakoak. Edizio honetan berrikuntza bat izanen da: ikerkuntza-jarduerara egokitze aldera, laguntzak hiru urterako emanen dira.

iraupena urte batetik hiru urtera zabaltzeak aukera emanen du izapideak gutxitzeko eta finantzatutako proiektuek dirauten bitartean ikerlariak ingurune eta ideia berrietara hobekiago egokitzeko. Halaber, ahalbidetuko du ikertzaileen trebakuntzarako finantzatutako proiektuak egiteko, eta zentroen planifikazio-ahalmena hobetzeko.

dago laguntza hauek 2020. urtearen hasieran argitaratzea (otsailean beranduenez); xedea zentroak egonkortzea da, bai eta ere ikerkuntzaren eta berrikuntzaren esparruan diharduten erakundeek lankidetzaren bidez egindako ikerketa-proiektuak elkarrekin finantzatzea. Gainera, bikaintasuna eta espezializazioa handitzea, eta enpresei eta orobat gizarteari oinarri teknologikoa eta berrikuntzazkoa ematea da asmoa.

Gobernuak gaur onartu duen baimena beharrezkoa da, aurrekontu-ekitaldi bat baino gehiagori dagokion gastua baita. Zehazki, aurreikusitako 29 milioietatik, 9 dagozkio 2020. urteari, eta gainerako 20ak 2021 eta 2022ri, urtero 10na milioi.

Aurrekontu horretatik, teknologia-zentroei eta ezagutza ikertzeko erakundeei laguntzak ematera bideratuko da zati bat, 2020an lankidetza bidezko I+G proiektuak gauzatzeko. Gainerako kreditua Nafarroako Berrikuntza Sistemako (SINAI) eragileak trebatzeko laguntza-deialdi bat egiteko erabiliko da, SINAIko Eragileen Erregistroa abiarazi ondoren (2020ren hasieran egitea aurreikusita dago).