Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz sartu ditu bere departamentuetan berdintasunerako berariazko eginkizunak
2019ko azaroaren 19a
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz sartu ditu bere departamentuetan berdintasunerako berariazko eginkizunak
Horrela, aurrera egiten du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Foru Legea betetzean, zeinaren arabera departamentuetako berdintasun-unitateek genero-ikuspegiaren integrazioa bultzatu behar duten
Nafarroako Gobernuak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Foru Legea betez, lehen aldiz sartu ditu bere departamentuen egiturari buruzko dekretu guztietan berariazko eginkizunak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren printzipioa politika publiko guztietan eta prozedura guztietan txertatzeko. Araudi horrek lehen aldiz esleitzen dizkie departamentuei egiturak, programak eta prozedurak ezartzeko eta egokitzeko eginkizunak, beren administrazio-jardueretan genero-ikuspegia txerta ditzaten.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).