2019ko azaroaren 15a

Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren Plan Estrategikoa lantzen ari da Nafarroa, errepideko heriotza kopurua murrizteko

2019an, Foru Komunitatean 25 pertsona hil dira zirkulazio-istripuz 2019an

Nafarroako Gobernua, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2020-2023 aldirako Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren Plan Estrategikoa lantzen ari da. Plan horrek bide-segurtasuna zeharka landuko du, eta istripu-tasari buruzko datuak hobetzea du helburu. Plan hori bat dator Europar Batasunak arlo horretan planteatutako Zero Ikuspegiarekin; izan ere, plan horren helburua da datozen urteetan errepidean izango diren heriotzen kopurua murriztea. 2019an, Nafarroan 25 pertsona hil dira zirkulazio-istripuetan, 6 herri barruko bideetan eta 19 hiriartekoetan.

 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).