Descárgate la app
Errege Maiestateak astearte honetan NEKeko Urrezko Domina emango dio Manuel Torres enpresariari
2019ko azaroaren 15a
Errege Maiestateak asteartean, Iruñean, NEKen Urrezko Domina emango dio Manuel Torres enpresariari
Errege Maiestatea datorren asteartean, azaroak 19, Iruñara gerturatuko da Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren Urrezko Domina Manuel Torres MTorres Taldeko sortzaile eta lehendakariari ematera.
Ekitaldia Baluarte Jauregiko areto nagusian egingo da, eta Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek ere parte hartuko du Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (NEK) lehendakari Jose Antonio Sarriarekin eta Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioko (CEOE) lehendakari Antonio Garamendirekin batera.
Amaieran, Errege Maiestateak, Chivite Lehendakariak lagunduta, entzunaldia egingo die Baluarte Jauregian bertan Institución Futurori, “Think Tank Independiente”, eta informazio ekonomikoan espezializatutako Navarra Capital hedabideari. Topaketa horietan ere parte hartuko dute
Manuel Torres eta MTorres Taldea
Manuel Torres (Aljucer, Murtzia, 1938) bere enpresa-bizitzan berrikuntza aplikatzen aritu da Foru Erkidegoko industria-sektorean. 1975. urtean, MTorres Diseños Industriales enpresa sortu zuen Nafarroako Elortzeko Dorreak herrian, automatizazio industrialeko sistemak garatzeko.
Gaur egun, MTorres Taldea 70 herrialdetan dago, eta 700 langiletik gorako plantilla du. Baliabide berritzaile teknologikoak eskaintzen dizkie aeronautika, paper-industria edo energia berriztagarriak bezalako sektore hain ezberdinei.