Descárgate la app
Azkoienek XV. Bi Nafarroen arteko mintegia hartuko du, datorren asteartean
2019ko azaroaren 14a
Azkoienek XV. Bi Nafarroen arteko mintegia hartuko du, datorren asteartean
Azkoienek XV. edizioa betetzen duen bi Nafarroen arteko mintegia hartuko du datorren astean eta Ultrapuertos merindade historikoaren eta Nafarroa kontinentalaren arteko harremanak estutzeko balio duen kultur topaketa bat da. Hitzaldiek eta erakunde- topaketa batek osatuko dute azaroaren 19rako, asteartea, aurreikusitako ekitaldien egitaraua.
Sustatzaileak dira Nafarroako Gobernua, Nafarroa Behereko udalerri nagusiak eta kultur erakundeak, Asociación de Amigos de la Vieja Navarra elkartea kasu, orain Tierras de Navarra izenekoa, Donibane Garazin egoitza duena. Pasadan urtean, Nafarroa Behereko Arrosa eta Osses herrietan egin zen.
Aurten, Pirinioak banatutako bi Nafarroen ekitaldi instituzionala Azkoieneko Kultur Etxeko ekitaldi-aretoan egingo da, datorren asteartean, 12:00etan. Han izango dira Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Juan Carlos Castillo herriko alkatea, Pirinio Atlantikoen Kontseilu Nagusiko ordezkari bat eta Louis Gentien Nafarroako Terres elkarteko lehendakaria.
Jakina denez, bi Nafarroen arteko Mintegia, bi lurraldeetako instituzio eta erakundeen artean ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzeko asmoz, 2005az geroztik urtero ospatzen den topaketa kulturala da. Edizioak mugaren alde batean eta bestean txandakatzen dira.
Edizio honetan, Azkoieneko alkateak, Juan Carlos Castillo jaunak, parte-hartzaileei ongietorria egin eta gero, hiru hitzaldi eskainiko dira, ordu erdikoa bakoitza. Lehenbizikoa Ana Zabalzak Nafarroako Unibertsitateko Historiako doktoreak emango du, izenburu honen pean: “Huellas de Ultrapuertos. Apellidos bajonavarros en la Ribera”.
Gero, Terres de Navarra elkarteko kide den Éric Leblay idazle eta historialariaren txanda izango da, hitzaldi honekin: “la Baja Navarra durante la Primera Guerra Mundial”.
Eta, azkenik, Fernando Hualde idazle, historialari eta ikertzailea arituko da, izenburu honen pean: “Relaciones históricas entre las dos Navarras. Técnicas de contrabando y cultura pastoril”. Ekitaldi instituzionalaren ostean, nahi duenak Azkoieneko interesguneak bisitatzeko aukera izango du.
Parte hartu nahi dutenek, bai aurrez gonbidapena jaso duten elkarte zein beste pertsona edo erakundeek, eskaera bidali behar dute helbide elektroniko honetara: seminariodosnavarras@navarra.es.
Beste ekitaldi kulturalak
Bi Nafarroen arteko Mintegia ospatuko dela aprobetxatuz, Azkoieneko Udaleko Kultur Etxean hainbat hitzaldi kultural programatu dira, azaroaren 18an (astelehena).
18:00etan, Juan José Larreak UPVko Historia irakasleak hitzaldi hau emango du: “Campesinos, señores y reyes en la colonización de la Ribera.
Gero, Peio Monteanok Nafarroako Artxiboko goi-mailako teknikariak, Aintzinako elkarte genealogikoa aurkeztuko du eta hitzaldia emango du izenburu honen pean: “La huella bajonavarra en la Ribera”.
Ekitaldiari amaiera emateko, Roldán Jimenok Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta idazkari nagusiak hitzaldi hau emango du: “Remiro Goñi de Peralta (1481-1554): agramontés, obispo electo de Pamplona y canonista”.
Mintegia amaitutakoan, arratsaldean bertan (hilak 19), Iñaki Sagredok, Nafarroan Erdi Aroko gazteluei buruz egindako ikerketengatik ezaguna denak, hitzaldia eskainiko digu, izenburu honen pean: “Castillos de defensa del Reino, especialmente los de frontera, en la alta y en la baja Navarra”.
Azkoieneko Udalak programatutako jarduerei buruz informazio gehiagorako, Kultur Etxearekin harremanetan jarri.