Descárgate la app
Tuterako bi osasun zentroak berrituko ditu Osasunbideak herritarren harrera eta zerbitzuak hobetzeko
2019ko azaroaren 12a
Tuterako bi osasun zentroak berrituko ditu Osasunbideak herritarren harrera eta zerbitzuak hobetzeko
Osasun Departamentuak Tuterako Santa Ana eta Gayarre osasun zentroen berritze eta zabaltze lanetarko prozesuak hasi ditu, jasotako azken datu eta infomeen arabera, osasun-azpiegitura horiek herritarren behar berriei erantzuteko. Hirugarren osasun gune berri baten ideia guztiz baztertu gabe, Osasunbideak Ekialdeko-Tutera eta Mendebaldeko-Tutera zentroen eraberritzeari lehentasuna eman nahi dio eta horretarako propzesu administratiboa, aurrekontu zein obren prozesua arinduko du. Helburu hauek lortzeko, Tuterako Udalaren kolaborazioa eskatu du, gaur Alejandro Toquero alkatearekin izandako bileran. Santa Ana zentroaren kasuan, hilabete honetan lizitazioa habiaraziko dela azaldu dute Osasun Departamentuko ordezkariak, 2,2 milioi euroko aurrekontuarekin. Eta Gayarre kalekoari dagokionez, eraberritze proiektua espazioen zabalpenak izanen dituen proeiktua legealdi honetan zehar zehaztuko dela adierazi dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).