Descárgate la app
Lehen Hezkuntzako 1.500 ikasle baino gehiago idazle bihurtuko dira "Giza Eskubideen Ipuinari" esker
2019ko azaroaren 11a
Lehen Hezkuntzako 1.500 ikasle baino gehiago idazle bihurtuko dira "Giza Eskubideen Ipuinari" esker
Lehen Hezkuntzako 39 ikastetxetako 1.605 ikasle idazle bihurtuko dira "Giza Eskubideen Ipuinaren" ekimenaren barnean. Jarduera Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak antolatu du, eta horren helburua da Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleak sentsibilizatzea Giza Eskubideak errespetatzearen eta horien edozein urraketa salatzearen inguruan. Hezkuntza-arloko helburu hori Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak burutzen duen "Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde" programaren ardatzetariko bat da.
Azaroko egun bakoitzean, ikastetxe batek paragrafo bat edo bi gehituko dizkie ipuinei, lankidetzako sormen-katea osatuaz, eta gaia Giza Eskubideak izango dira oro har. Hasteko, Juan Kruz Igerabide idazleak ipuinaren hasiera idatzi du euskaraz eta Lucia Baquedano idazleak ipuinaren hasiera gazteleraz.
Ekimena aste honetan jarri da abian, eta dagoeneko 22 ikastetxek hartu dute parte euskaraz, 20 ikastetxek gazteleraz eta 3k bi hizkuntzatan. Izena emandako ikastetxeak ilusio handiarekin agertu dira taldeko proiektu honetan parte hartu ahal izateagatik. Ekimena azaroaren 29ra arte luzatuko da, eta, denen artean literatur lan bat sortuko da.
Giza Eskubideen Astearen aurkezpena
Giza Eskubideen inguruan lan egiteko eta hausnartzeko hilabete oso bat izango da aurrean. Horren bitartez, ikasleek eta irakasleek zuzenean eta modu aktiboan parte hartzea lortu nahi da. Ipuinak Nafarroako ikastetxe guztietara zabalduko dira, eta herritarrek oro har Giza Eskubideen Astean eskuratu ahal izango dituzte. Aste hori Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak antolatzen du 2017az geroztik Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.
Parte hartzen duten ikastetxeak
Legasako Eskola, Otsonta IP (Saldias), Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu), Bernart Etxepare (Iruña), Sunbillako Eskola (Sunbilla), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Orreagako Ama IP (Garralda), San Miguel Eskola (Noain), Buztintxuri IP (Iruña), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar – Ultzama), Marqués de la Real Defensa (Tafalla), Hegoalde Ikastola Publikoa (Iruña), Ángel Martínez Baigorri IP (Lodosa), Ezkaba IP (Antsoain), San Miguel Eskola (Uharte Arakil), Argia Ikastola (Tutera), Irain IP (Lesaka), Ibarberri IP (Lekunberri), Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia), Lizarra Ikastola (Lizarra), San Francisco IP (Iruña), Otsagabia IP (Otsagabia), Santa Luisa de Marillac ikastetxea (Barañain), Regina Pacis ikastetxea (Burlata), Cerro de la Cruz IP (Cortes), San Cernin ikastetxea (Iruña), Sancho Ramírez IP (Arguedas), FEC Vedruna ikastetxea (Iruña), Catalina de Foix IP (Zizur Nagusia), Vázquez de Mella IP (Iruña), La Milagrosa ikastetxea (Lodosa), Huertas Mayores IP (Tutera), Miravalles-El Redín ikastetxea (Zizur Txikia), Santa Ana IP (Buñuel), Nuestra Señora de Rosario IP (Sartaguda), San Jorge IP (Iruña), San Juan IP (Irunberri), San Miguel IP (Larraga) eta Santa María La Real-Maristas ikastetxea (Sarriguren – Eguesibar).