2019ko azaroaren 8a

Datorren astean, ibilgailuen egoera teknikoa ikuskatzeko kontrolen kanpaina

Azaroaren 11tik 17ra eginen da, eta arreta berezia jarriko da gurpil, argi, matrikula eta dokumentazioan

Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta tokiko poliziek datorren astean Nafarroako errepideetan ibilgailuen egoera teknikoa ikuskatzeko kontrolak egingo dituzte; batez ere, gurpilak, argien egoera, matrikulak eta dokumentazioan ipiniko da arreta.

Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiaren Ekintza Planeko Kanpaina azaroaren 11tik 17ra bitartean egingo da.

Ibilgailuen urte kopurua arrisku faktore bat da; izan ere, ez dituzte segurtasun neurri eraginkorrenak eta erabilerak eragindako arazoak izan ohi dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).