Descárgate la app
Eskola Kontseiluko eta Lanbide Heziketako Kontseiluko kideak berritu dira
2019ko azaroaren 6a
Eskola Kontseiluko eta Lanbide Heziketako Kontseiluko kideak berritu dira
Foru Gobernuak gaurko bilkuran bi akordio onetsi ditu zeinen bidez, Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Goi Batzarreko eta Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluko kideak berrituko diren.
Lau urtean behin berritzen den Eskola Kontseiluaren kasuan, hainbat kolektibo eta erakunderen ordezkariak izendatu dira:
-Ikastetxe publikoetako irakasleak: Mikel Lizaso Odriozola (LAB sindikatua), María Soledad Garjón López (AFAPNA) eta María Aránzazu Ruiz Vidorreta (STEE-EILAS sindikatua).
-Ikastetxe pribatuetako irakasleak: Laura Sanzol Olleta (FSIE-SEPNA sindikatua) eta Carmela Muñoz Ventura (FETE-UGT sindikatua).
- Ordezkaritza handieneko sindikatu-erakundea: María José Anaut Couso (FETE-UGT sindikatua).
- Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariak: Iosu Mena Sarasola.
- Zentro pribatuen erakunde titularrak: Jorge Lanchas Rivero (ANEG-FERE), Ignacio María Iraizoz Zubeldía (ANEG-FERE) eta Josu Repáraz Leiza (Nafarroako Ikastolen Elkartea).
-- Ordezkaritza handiena duen enpresa-elkartea: Mikel Rodríguez Aguirreche (Nafarroako Enpresarien Konfederazioa).
- Ikasleen guraso-elkarteen federazioak:: María Rodríguez Moran eta Santiago Álvarez Folgueras, HERRIKOAk proposatuta, Eduardo Mayor García, CONCAPAk proposatuta, Germán Chocarro Garbayo, BRITILAk proposatuta; eta Sergio Iribarren Galbete, SORTZENek proposatuta.
- Unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendaritzak: maite Pellejero Olcoz.
- Tokiko erakundeak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta: Mario Fabo Calero eta Esther Lacasta Pérez-Ilzarbe.
-Unibertsitateak: Nafarroako unibertsitateak: Cristina Bayona Sáez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Sonia Rivas Borrel (Nafarroako Unibertsitatea).
- Desgaitasun motak biltzen dituen erakunde adierazgarriena: Ignacio Toni Echeverría.
- Nafarroako Parlamentua: Jabi Arakama Urtiaga eta Patricia Fanlo Mateo.
- Berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteak: Ainara Gonzalez Rubio.
- Ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileak: Lourdes Larumbe Arretxe.
Lanbide Heziketako Kontseilua
Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluari dagokionez, Exekutiboak Carlos Gimeno Gurpegui Hezkuntza kontseilaria presidente izendatu du.
Gainera, Administrazioaren ordezkari gisa, Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilaria eta Hezkuntza (Tomás Rodríguez Garraza), Eskubide Sozialak (Miriam Martón Pérez eta Carlos Adín Sanz) eta Garapen Ekonomiko eta Enpresariala (Pilar Irigoyen Ostiza) departamentuetako lau kide daude.
ELA sindikatuko Jose Luis Maiz Ocariz izendatu dute eragile ekonomiko eta sozialen ordezkari.