Descárgate la app
Hezkuntzak eta AEK-k ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko ‘Solaskide’ programaren kontratua sinatu dute
2019ko azaroaren 4a
Hezkuntzak eta AEK-k ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko ‘Solaskide’ programaren kontratua sinatu dute
98.289 euroko finantziazio hitzarmenari esker A, B eta D ereduko 78 eskola taldeek saioak jasoko dituzte
Gil Sevillano zuzendari nagusia, Gimeno kontseilaria eta Alizia
Iribarren AEK-ko koordinatzailea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, eta Alizia Iribarren, AEK-ko koordinatzaileak, 'Solaskide' Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko A, B eta D ereduetako ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Ekitaldian izan da Carlos Gimeno Gurpegi, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria.
Hezkuntza programa honi esker, 2020an zehar eta eskola ooduetan, ikasleen adierazteko ahalmena hobetzeko ahozkotasuna indartzeko ekintzak gauzatuko dira. Guztira 78 eskola taldek hartuko dute parte, talde bakoitzari 18 saio eskainiko zaizkio.
Gaur sinatutako hitzarmenaren bitartez Nafarroako Gobernuak 98.280 euroko finantzazioa bideratzeko konpromisoa hartu du.