Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioek elkarrekin egingo dute lan toki-erakundeetan administrazio elektronikoa errazago ezartzearren
2019ko urriaren 31a
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioek elkarrekin egingo dute lan toki-erakundeetan administrazio elektronikoa errazago ezartzearren
Gobernuarentzat eta NUKFrentzat etxe-gabetzeen arloan sinaturiko hitzarmena “herritarren zerbitzura dagoen lankidetza instituzionalaren adibidea da”
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bilerara joan direnak:
ezkerretik eskuinera, NUKFko idazkari nagusia, Berta Enrique;
lehendakaria, Juan Carlos Castillo; Ciriza kontseilaria; Toki
Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús Mª
Rodríguez; NUKFko lehendakariordeak, Mario Fabo eta Ander Oroz.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Ciriza Pérez gaur goizean bildu da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakariarekin, Juan Carlos Castillorekin, eta bertan izan dira, baita ere, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez, eta udal-erakundeko lehendakariordeak, Mario Fabo eta Ander Oroz.
Ciriza kontseilariak Juan Carlos Castillori helarazi dio bi erakundeek harreman arina izateko borondatea, tokiko erakundeek jorratu beharreko erronkei aurre egiteko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).