Descárgate la app
Gazteen artean hezur-muinaren dohaintza sustatzeko "Un match x una vida" kanpaina iritsi da Nafarroara
2019ko urriaren 31a
Gazteen artean hezur-muinaren dohaintza sustatzeko "Un match x una vida" kanpaina iritsi da Nafarroara
Bihar informazio stand bat osasun langile bertaratuekin prestatuko da Baluarte plazan, 16: 00etatik 22: 00etara, Las Murallas Lasterketa dela eta
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Nafarroako Transplante Koordinatzailearen eta Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuaren bidez, "Un match x una vida" kanpainarekin bat egin du, 18 eta 40 urte bitarteko gazteen artean hezur-muinaren dohaintza sustatzera zuzenduta. Halaber, 2022 urterako Hezur-Muineko Emaileen Erregistroan (REDMO) gutxienez 500.000 hezur-muineko emaile kopurua lortzea bilatzen du, hau baita Hezur-muineko Plan Nazionalaren helburuak (PNMO) .
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).