Descárgate la app
BPGa % 0,4 hazi da 2019ko hirugarren hiruhilekoan, eta % 2,5 2019ko hiruhileko berarekin alderatuta
2019ko urriaren 31a
BPGa % 0,4 hazi da 2019ko hirugarren hiruhilekoan, eta % 2,5 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta
El Producto Interior Bruto de Navarra (PIB) ha aumentado un 0,4% en el tercer trimestre de 2019, lo que supone que el crecimiento de Navarra continúa, pero se está ralentizando. Por otro lado, los datos muestran que lo hace desde una mejor posición relativa que el resto de los territorios de su entorno.
Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) %0,4 handitu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan, eta horrek esan nahi du Nafarroaren hazkundeak bere horretan jarraitzen duela, baina moteltzen ari dela. Bestalde, datuek erakusten dute inguruko gainerako lurraldeek baino posizio erlatibo hobetik egiten duela.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun sailburuak xehetasunez azaldu duenez, 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta, BPGa %2,5 hazi da, hau da, bigarren hiruhilekoaren aldean hiru hamarren jaitsi da, eta lehenengoaren aldean, lau hamarren.
Edonola ere, Nafarroako ekonomiak hazten jarraitzen du. Horren erakusgarri da, metatutako terminoetan, urte honetan, hazkunde ekonomikoa % 2,7ra iritsi dela Nafarroan, eta 2019rako makro agertokian jasotako helburuak betetzeko bidean jarraitzen duela. Helburua %2,7koa zen.
Sektoreka, industria arloko adarrak nabarmentzen dira, automobilen fabrikazioa batez ere. Iazko udan baino 22.000 auto gehiago ekoitzi dira hiruhileko honetan, eta horrek industria ekoizpena eta esportazioak suspertu ditu. Lan hobekuntzaren erritmoa ia ez dela higatu ere nabarmendu du Saizek, Gizarte Segurantzako afiliazioen %2,5eko hazkundeak adierazten duen bezala.
Badirudi mailarik ahulena kontsumoa dela; izan ere, nolabaiteko agortzea erakusten du zenbait adierazletan, turismoen matrikulazioetan edo etxeetako konfiantzan eta gastuan, bertzeak bertze.
Saizek adierazi duenez, kopuru horiek guztiak, hein handi batean, nazioarteko agertoki ekonomikoak baldintzatuta daude. Txina gutxiago hazten ari da, eta Europan Brexitak dakarren ezegonkortasuna eta Alemania erakusten ari den jardun eskasa nabaritzen ari da. Hala ere, Nafarroako salmentek gora egiten jarraitzen dute herrialde horretan, automobilgintzaren sektorean bereziki.
2020ra begira, Nazioarteko Diru Funtsak %3,4ko hazkunde globala aurreikusten du, munduko egoera larriki okertzea ez dela aurreikusten ari baieztatuz.