2019ko urriaren 30a

Nafarroako Gobernuak milioi bat eurorekin diruz lagunduko du behaketa eta harrera zentroko eta neurri judizialak betetzeko zentroko nerabeen formazioa

Irabazi asmorik gabeko erakundeen curriculum egokituko programak eta hezitzaileen gastuak finantzatuko ditu ikasturte honetan

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du zeinaren bidez baimena eman dion Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari 1.051.036,79 euroko dirulangutza bideratzeko.

Kopuru hori 2019 /2020 ikasturtean irabazi asmorik gabeko erakundeen Curriculum Egokituko Programak (CEP) eta gazte nerabeen Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroboko gazte nerabeen hezitzaileen lana finantzatzera bideratuko da.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen curriculum egokituko programak zein aipatutako zentroetan gazte eta nerabeei eskaintzen zaien formazio arretak, hezkuntza malguaren bitarez gazteek oinarrizko gaitasunak, eta, posible balitz, bigarren hezkuntzako titulazioak lortzea du xede, hala ikasleek ikasketak utzi ez ditzaten.

Dirulaguntzaren guztizko kopurutik, 420.414,73 euro 2019ko gastu aurrekontuari dagozkio, iraila eta abendua bitarteko epea ordaintzeko, eta gainontzeko, 630.622,06 euro, 2020ko aurrekontuetatik finantzatuko da.

Behaketa eta Harrera Zentroa "Haritz Berri" Ilundain Fundazioak kudeatzen du, eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko kudeaketa Berriztu hezkuntza elkarteari dagokio.